Skip to main content
ikaslagun
  • Home
  • More
English ‎(en)‎
English ‎(en)‎ Español - Internacional ‎(es)‎ Euskara ‎(eu)‎ Français ‎(fr)‎
Log in
ikaslagun
Home

Blocks

Skip Ohiko galderak

Ohiko galderak

Saioaren hasiera eta kontua

Zergatik ezin naiz sartu?

Arrazoi asko egon daitezke, baina litekeena da zure pasahitza ahaztu izana, okerreko pasahitz batekin sartzen saiatzea edo oker idazten aritzea. Hona hemen beste aukera batzuk:

Zure erabiltzaile-izena edo pasahitza LETRA LARRIZ eta xehez osatuta dago? Hala bada, modu zehatzean idatzi beharko dira.

Gaituta al daude cookieak zure nabigatzailean?

Nola berreskuratuko dut pasahitza, ahazten badut?

Zure pasahitza ahazten baduzu, normalean "Pasahitza galdu duzu?" esteka bat dago Ikaslagunen saioaren hasierako orrian (Sartu). Jarraitu jarraibideak berrezartzeko.

Nola alda dezaket nire profileko informazioa edo pasahitza?

Zoaz profilaren atalera eta bilatu "Editatu profila" aukera. Bertan, zure informazio pertsonala eguneratu, pasahitza aldatu eta jakinarazpen-lehentasunak doitu ditzakezu.

Plataforman nabigatzea

Nola sar naiteke ikasgai batean?

Nahi duzun ikasgai aurkitu edo bilatu (klikatu "Ikastaro guztiak..." "Nire ikastaroak" blokean) eta klikatu ikastaroaren izenean. Zure irakasleak izena emateko gako bat eman badizu, idatzi azkar, eta klikatu Matrikula nazazu ikastaro honetan. Ikastaro batean izena ematen duzunean, "Nire ikastaroak" atalean agertuko da Ikaslagunen sartzen zarenean.

Nola egiten dut jauzi nire ikasgaien artean?

“Nire ikastaroak” blokearen bidez, eskuragarri badago

Itzuli orri nagusira eta erabili ikastaro nagusiko goikaldean dagoen “Nire ikastaroak” esteka.

Ez dut nire ikasgaia aurkitzen.

Sartu dagokizun mailan eta, hasiera batean, hor aurkituko duzu. Agertzen ez bada, arrazoi hauetakoren batengatik izan daiteke:

Irakasgai asko daude eta hurrengo orrialdean agertzen da.

Zeharkako irakasgaia da: ziurrenik "Besteak" kategorian egongo da.

Hala ere, ez bada ageriadministratzailearekin harremanetan jarri.

Ez dut nire irakasgaiaren eduki osoa ikusten

Ikasgai batzuk fitxetan antolatuta daude. Bilatu edukia dagokion fitxan.

Gaiak kolapsatuta badaude, goitibeherako gezia erabil dezakezu.

Funtzionalitateak eta tresnak

Nola alda dezaket Ikaslagunen hizkuntza?

Ikaslagunen interfazea aldatzeko goiko zure profilaren marrazkian klikatu eta “Hizkuntza” aukeratu

Zergatik ezin dut nire lana entregatu?

Baliteke:

Ataza une honetan itxita egotea

Ataza oraindik ireki gabe badago

Zertxobait lehenago igo/grabatu duzu eta konfigurazioak lanak errepikatzea eragozten du

Nola aurkezten ditut zereginak Ikaslagunen?

Bilatu zure ikasgaian barruko zereginen atala. Han, jarraitu zure zeregina bidaltzeko jarraibideak. Fitxategi bat kargatzea edo testua zuzenean sartzea eska dezake. Esteka bitartez aurkeztu behar baduzu testu kaxan itsasi.

Nola alda edo ezaba dezaket zeregin bat?

Sartu zereginean. Zeregina editatzeko botoi bat aurkituko duzu. Zapaldu eta ondoren aldatu edo ezabatzeko aukera izango duzu.

Noiz ikus dezaket galdetegi baten emaitza?

Galdetegian bertan ikus daiteke emaitza baina Irakasleak erabaki dezake noiz erakutsi:

Galdetegia bukatu bezain pronto

Galdetegiaren ordutegia amaitu ondoren

Inoiz ez

Nola hartzen dut parte foroetan?

Joan foroen modulura zure ikastaroaren barruan. Egin klik parte hartu nahi duzun foroan eta, ondoren, "Erantzun" edo "Gehitu eztabaidagaia" botoietan, eztabaidan laguntzeko.

Nola utziko diot Ikaslagunek bidalitako mezuei jasotzeari?

Posta elektronikoa funtsezkoa da Ikaslagunen funtzionamendurako. Berrikuntzen berri izateko erabiltzen da. Jasotzen duzun posta kopurua murriztu nahi baduzu:

Zure profila editatu eta zure e-mail konfigurazioa aldatu laburpenak jasotzeko.

Funtsezkoak ez diren foroetara harpidetzea bertan behera uztea.

Zure profileko helbide elektronikoa ezgaitzea, baina hori ez da gomendagarria.

Arazo teknikoak

Ezin dut Ikaslagunen sartu

Arrazoi asko egon daitezke baina hauek dira ohikoenak:

Helbidea ondo idatzi duzu? Helbidea ikaslagun.org da

Baduzu Interneterako konexiorik? Ziurtatu zure gailua konektatuta dagoela.

Zer egin behar dut halere arazo teknikoak baditut?

Ezin izan baduzu arazo teknikoei aurre egin, jar zaitez harremanetan administratzailearekin (Jabi). Sarbidea, nabigazioa edo beste arazo batzuk konpontzeko laguntza eman dezake.

    Course info

    Ekonomia DBH 4

    • Teacher: Amaia Arteaga
    • Teacher: Karmele Arteaga
    • Teacher: Nagore Larrañaga
    • Teacher: Amaia Letamendi
    • Teacher: Karmele Luis
    • Teacher: Aitziber Makibar
    • Teacher: Eneritz Mariezcurrena

    You are not logged in. (Log in)
    Data retention summary
    Get the mobile app
    Powered by Moodle